Lexikoa

Oilo, Ollo

Oiloa zorriketan hasten bada, eguraldia txartuko du.

Oiloak kukurrukuka hasten badira, mututu eta banan-banan lumak erortzen zaizkie; norbait hilko da etxean edo eguraldia aldatuko da. Zenbait tokitan berehala hiltzen dute oilo kukurrukularia.

Oiloek beren klok-klok hotsa entzunarazten dutenean, laster arrautza errungo duten seinalea.

Oiloren bat etxera ekartzen denean, lehen egunean, etxekoandreak hiru bira emanarazten dizkio laratzaren ondoan esanez: "Etxerako zara eta etxerako izan zaitez".