Lexikoa

Oilar, Ollar

Oilarra eta oiloa oso etxeko eta garrantzitsu izan ditu euskaldunak eta horregatik uste eta sineste mota ugari sorrarazi dute.

  1. Elorrion diote oilarrak hiru bider kantatuz gero ez dela ezer gertatzen, baina kukurruku gehiago eginez gero, eguraldia txarra izango dela edo norbait hilko dela.
  2. Gauerdi aurrean oilarrak kukurruku egiten badu sorginak gertu dabiltza, eta kandela bedeinkatua piztu eta gatza sutara bota behar da.
  3. Gau beranduan edo ordu biak baino lehenago joz gero Garbitokiko arimak otoitz eske dauden seinalea da.
  4. Oilarrak arratseko bostak ezkero jotzen badu, edota zuhaitzetan gora igotzen bada, hogeita lau ordu barru euria egingo du.
  5. Norbait luzaroan gaixo dagoenean, sorginek burukoaren barruan lumazko oilar bat eratzen dutela esan ohi da; gaixoa sendatzea nahi bada, oilar hori bidegurutze batera eraman eta bertan erre egin behar da.