Psikologoak

Oiharzabal, Lontxo

Psikologo gipuzkoarra, andoaindarra. Psikologian lizentziatua, Magisteritza ikasketak egin zituen. Donostiako Santo Tomas Lizeoan eta Andoaingo eta Iruñeko San Fermin ikastoletan egin du lan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari atxikia. Gasteizko udaletxean lan egin zuen (1976) haurren hezkuntza egitura euskalduntzen. Alemanian bizi diren espainiar emigranteen seme-alaben gizarte-integrazioari eta hizkuntza-garapenari buruzko azterlan baten egilea da, eta La problemdel ucrismo en el Estado español, Zarautz, 1979 lanean argitaratu zen.