Lexikoa

Ogi

San Blas egunean bedeinkatzen den ogia ez omen da lizuntzen.

Hizketan atzera dabilen haurrari eskale baten ogia ematen zaio.

Ogia azpikoz gora jarriz gero Jainkoa, Ama Birjina eta Santa Rita negarrez egoten dira eta Garbitokiko arimak minez.

Ogi bedeinkatua ona omen da txakur amorratuak hozka egindakoentzat.

Ogi kalekoa: Ostegun Gizenean eta Iñauteri asteartean Ezkion torradak jateko ohitura zuten eta horretarako kaleko ogia ekartzen zuten okindegitik.