Matematikariak

Odriozola Oñativia, Jose (1992ko bertsioa)

Margolari eta matematikari gipuzkoarra, Zestoan 1785ean jaioa. Lanbidez militarra, Artilleriako brigadierra izan zen. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Akademian sartu zen 1814an, eta Zientzia Zehatzen Akademiaren sorreran parte hartu zuen 1847an. Bergarako Institutuko lehen zuzendaria (1845). Besteak beste, Artilleriako Bilduma lanaren egilea. Madril, 1827; Matematika puruen ikastaro osoa, Madril, 1829, eta Mekanikari buruzko oinarrizko tratatua..., 1833.Xabier LASALLEn argitaratua