1973ko maiatzaren 25ean Donostian jaiotako atleta gipuzkoarra. Betiko euskal ibiltari onena, historia ikaragarria duena, bere espezialitate onena 50 kilometrokoa da (7 euskal errekor 4 ordutik behera, 1997an 3.57.15 eta 2005ean 3.41.47), non 5 aldiz Espainiako txapeldun geratu den (2001-02-05-06). 1998ko Europako Txapelketan 4. izan zen eta 2007ko Munduko Txapelketan 6.. 30 kilometroko ibilbidean 6 euskal errekor ditu (1997an 2.12.35 eta 2003an 2.05.28, Espainiako errekorra), eta 20 kilometroko ibilbidean 5 (1997an 1.26.16 eta 2000n 1.22.29). Halaber, euskal errekorduna da pistako distantzia laburretan (19.28.9 2000n eta 41.27.13 2007an 5000 eta 10000 metrotan) eta 10 kilometroko ibilbidean (40.30 2005ean). 16 aldiz nazioartean.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUÍA (2007)
