1973ko apirilaren 8an Donostian jaiotako atleta gipuzkoarra. Jauzi hirukoitzeko euskal errekorra 8 aldiz (1992ko 12,07tik 1996ko 13,28ra, hamar urte geroago palmaresean jarraitzen duena). Jauzilari ona (1995ean 1,75eko altueran eta 1997an 5,89ko luzeran), etorkizun handiko Espainiako txapeldun geratu zen bere proban -hirukoitza- (pista estalia 1993-94-95ean) zein altueran (1993an aire zabalean eta pista estalian). 2 aldiz nazioartekoa.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)
