Medikuntzan Doktorea (Buenos Aires, 1899-1967).
Bere aita Irurtzungoa, Nafarroa, zen. Bere ikasketak Buenos Aireseko Nazio Unibertsitatean egin zituen, Zientzia Medikoetan graduatuz. Europatik zehar egindako bere bidaiatik itzultzean Farmakologia eta Terapeutika katedra lortu zuen. Kirurgiari gogotsu ekin zion eta horrezaz gain Medikuntza Kongresuetan antolatzaile, zuzendari eta kontalari gisa jardun zuen. Gure Echea izeneko Euskal-Argentinar Elkarteko lehendakaria izatera iritsi zen. Euskal Ikasketen Amerikar Institutuko kide urgazle izan zen.
Erref. Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos, 68. zenbakia, 1967.
