Marinelak

Ochoa de Irarrazabal, Martin

XVI. mendeko itsasgizon gipuzkoarra. Debako hiribilduan armadore zela, itsasontzi ugari ekarri zituen Frantziaren aurkako gerrarako (1555). Urte horietan, zigor-espedizio ugari egin zituen Frantziako kostaldeetan, eta korsari eta galeoi-kapitain gisa lortu zuen ospea.