Literatoak

Ochoa de Arin, Joseph

Idazle gipuzkoarra, ordiziarra. 1713an Donostian argitaratutako Villafrancako katekismoaren egilea, Doctrina Christianaren Explacioa Villa Franca Guipuscoaco onetan euskaraz itz eguiten dute. 175 orrialde ditu, hitzaurre bat gaztelaniaz eta beste bat euskaraz, latinezko paragrafo batzuk eta Bibliako aipu ugari alboan. Dodgsonek berrargitaratu zuen Donostian, 1910ean.