Militarrak

Norzagaray Escudero, Fernando

XIX. mendeko gipuzkoar militarra, Donostiakoa. Infanteriako brigadierra eta Gerra Ministerioko idazkariordea izan zen (1841). Filipinetako gobernadore eta kapitain nagusia (1857). Bere agintaldian (1858), 1768tik kanporatutako jesuitak berriz ere Filipinetan ezarri ziren.