San Jorge ontzi pirata donostiarraren kapitaina. Donostiako hiriburutik gertu jaio zen, eta, Espainiako itsas armadan pilotu gisa hainbat postu bete ondoren, kapitain izendatu zuten 1626an. 1626 eta 1627 urteetan Espainiako Koroaren kontura piraterian aritu zen Irlanda eta Eskoziako kostetan, eta oso emaitza desberdinak lortu zituen.
Erref. Donostiako Azterketa Historikoen Buletina, 9. zk., p. 311.
