Argazkilariak

Nobel Goñi, José Luis

1937an Iruñean jaiotako argazkilari nafarra. Nafarroako hiriburuan hil zen 2011ko irailaren 9an.

Argazkizalea izaki, 1967an Nafarroako Argazkilaritza Elkartearen sartu, teknika zenbait ikasi eta sekula alboratu ez zuen arte honekiko pasioa garatu zuen.

Bere kamera eskutan hartuta hiriko kaleak zeharkatu zituen San Fermin festetako espiritua harrapatuz, bere argazkiekin ospakizun horren inguruan bizitako milaka une erakutsiz. Dena den, bere argazkietan ez da soilik gizartearen alderdi ludikoa erakusten. Aitzitik, beste errealitate batzuetara ere hurbildu zen, esate baterako, adineko pertsonengana edo ijitoengana. Eta guztiak urteetan zehar egindako erakusketa ugaritan ipini zituen ikusgai.

Argazkilaritzako mila sari nazional eta nazioarteko inguru eskuratu zituen, besteak beste hauek:

  1. Ohorezko Saria. Gaia: Deporte Hoja del Lunes de Vigo;
  2. "Lebatzamu" Sari Nazionaleko Sariduna, Bermeoko Udaletxeko lehen saria (Bizkaia);
  3. Lehen Saria. Gaia: Fauna Salvaje. Valentziako Udal Haztegietako Lorategi Zoologikoa;
  4. Ohorezko Saria Llaranes-eko Ensidesa Argazki Zine Taldea (Avilés);
  5. Malagako Udaleko Kultura eta Turismo Sustapeneko Lehen Sari negoziatua;
  6. Lehen Saria. Gaia: kirola. "Alto Duero" Argazkigintza Elkartea (Soria);
  7. Lehen Saria "Petxina de plata", San Adrián de Besós-eko San Juan Bautista Argazkigintza Taldea (Bartzelona);
  8. Bigarren Saria Negtor 1980 (Bartzelona);
  9. Ohorezko Saria XI zilarrezko Perretxikoa, Arabako Foru Aldundiaren San Prudentzio Txapelketa, (1980);
  10. Ohorezko Saria X. Trofeoan. Gaia: erretratua "El Gra", 1980 Rubi-n (Bartzelona);
  11. "Casiano Alguacil" Lehen Saria, Toledoko Udala;
  12. Aipamen berezia eta bi obra onartuak Zagrey-en (Yugoslavia);
  13. Nazioarteko Lehen Saria. Gaia: gazte-futbola, Kataluniako Futbol Federazioa (Bartzelona);
  14. Espainiako argazkilari hoberenari domina eta lau obra onartuak Lisboako Bienalean (Portugal);
  15. San Ferminetako "Salón Latino Internacional"ean hurrengo sariak lortu zituen: lehen saria, bosgarren saria, bi zazpigarren sari eta bosgarren sari bat diapositibetan.
  16. 1976 urtean, diploma eta bi obra onartuak Nimes-erako (Frantzia).