Kazetariak

Navas Labiano, Emilio

Kazetari eta idazle gipuzkoarra. 1890ean Irunen jaioa, herri berean hil zen 1985ean.

Hondarribiko Udaleko Toki Administrazioko funtzionarioa, oso gazterik hasi zen El Pueblo Vasco-rekin eta Irungo zenbait argitalpenetan kolaboratzen. Zuzenbidean lizentziatu zen Valladolideko Unibertsitatean, eta Oiartzungo (1918-1924) eta Irungo (1924-1960) udaletako idazkaria izan zen. Erretiroa hartzean, Bidasoa hiriko ohorezko idazkari eta kronista ofizial izendatu zuten. Irungo El Bidasoa astekarian kolaboratu zuen bere bigarren (1915-1931), laugarren (1962-1963) eta bosgarren garaietan (1964-1967), eta bertako zuzendaria izan zen 1945etik 1962ra. 1955ean Prentsako kontseilari nazional izendatu zuten. El Diario Vasco egunkarian ere kolaboratu zuen 1939tik, Iruñeko kronikekin. Bere jaioterriari buruzko hainbat urtetako arduraren eta ikerketaren emaitza da XX. mendeko Irun obra handia, hiru garaitan banatua: 1900-1936, 1936-1959 eta 1960-1975, hurrenez hurren Donostian 1977an, 1981ean eta 1984an argitaratuak. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko ohorezko laguna.