Historialariak

Navarro Santana, Francisco Javier

Historialaria, Las Palmas de Gran Canaria-n 1961ean jaioa.

1985ean Salamancako Unibertsitatean Historian lizentziatua, 1992an Antzinateko Historiako doktoregoa eskuratu zuen, Nafarroako Unibertsitatean (UNAV). Gradu-ondoko ikasketak Alemanian burutu zituen, Kolonian (1994-95) eta Heidelbergen (1996). 1986. urtetik aurrera Nafarroako Unibertsitatean irakaskuntza lan ezberdinetan dihardu, eta 2002az geroztik, Antzinateko Historiako irakasle atxikia da, bertako Historia Departamentuan. Irakasle bisitari lez, Italian (Milan eta Napoles, 1997) eta Estatu Batuetan (University of North Carolina, 1999-2000 eta The University of California at Berkeley, 2005) egon izan da. Halaber, beti ere Nafarroako Unibertsitatearen testuinguruan, hainbat lanpostu akademiko izan ditu: Filosofia eta Letren Fakultateko Udako Kurtsoetan Idazkari (1988-91), fakultate bereko Antzinateko Historiaren saileko Zuzendariorde (1988-93), sail bereko Ikasketen Zuzendariorde (1989-92), "Sociedad Española de Estudios Clásicos"-ek Iruñan duen delegazioko Zuzendariorde (1990-2000), Erasmus programen barruan Unibertsitate Arteko Kooperazio Programa baten Koordinatzaile (1991-97), eta Filosofia eta Letren Fakultateko Irakasleen Seminarioen Zuzendari (1993-94) izana da. Colección Mundo Antiguo argitalpen saileko Argitaratze-batzordeko kidea da, 1997tik aurrera.

Inperio erromatarraren eta honek Penintsula Iberikoko eta Mendebalde erromatarreko probintziekiko zituen erlazioen esparruak izan ditu ikergai nagusi, historia sozialaren ikuspegitik eta batez ere botere-maila ezberdinetako eliteei eta aristokraziari erreparatuz, metodo prosopografikotik abiaturik eta iturri epigrafikoak erabiliz. Doktorego tesia burutuaz geroztik (La formación de dos grupos antagónicos en Roma: honestiores y humiliores. Iruña: Eunsa, 1994) gaiari loturiko hainbat ikerketa proiektutan parte hartu izan du, zenbaitetan ikertzaile nagusi lez; besteak beste: "Los procesos de promoción supraprovincial y la romanización de las provincias hispanas (siglos I-III d.C.)" (Plan sectorial de promoción general del conocimiento PB 97-0726, 1998-2001), "La formación de las elites romanas en la Península Ibérica" (Acciones integradas S-689, HF1999-0031, 2001-2002), "Gobernar la provincia, gobernar la Ciudad" (Ministerio de Asuntos Exteriores, 2002-2004), "Ubi erat lupa: European Platform for Roman History and Art Research" (Europa 2000, 2002-2005), "La administración provincial y la integración de la Península Ibérica en el Imperio Romano" (Ministerio de Ciencia y Tecnología, 2003-2006) eta "Senadores y caballeros en la Península Ibérica: un camino para la integración" (Ministerio de Ciencia y Tecnología, 2008-2011).

Colección Mundo Antiguo argitalpen sailean, beste hainbat autorerekin batera, zenbait lan kolektiboren argitaratzaile izan da (bere zenbait ikerketa ere bertan argitaratuz): Los pueblos prerromanos del Norte peninsular: Una transición cultural como debate histórico (J.F. RODRÍGUEZ NEILArekin batera arg.). Iruña: Eunsa, 1998; Elites y promoción social en la Hispania romana (J.F. RODRÍGUEZ NEILArekin batera arg.). Iruña: Eunsa, 1999; De Augusto a Trajano: Un siglo en la vida de Hispania, 14-119 d.C. (C. CASTILLO eta R. MARTÍNEZekin batera arg.). Iruña: Eunsa, 2001; eta Sociedad y economía en el Occidente romano (C. CASTILLO eta J.F. RODRÍGUEZ NEILArekin batera arg.). Iruña: Eunsa, 2003. Beste argitalpen kolektiboetan nahiz aldizkari espezializatuetan ere argitaratu izan ditu artikuluak; besteren artean:

  • "Tituli Honorarii: Vínculos intensos entre senadores y comunidades en el Imperio romano". Veleia; 14. Gasteiz: EHU, 1997, 255-293 orr.
  • "El impacto del helenismo en la aristocracia romana: Cinco ejemplos para una época (196-146 a.C.)". Memoria y Civilización; 5. Iruña: UNAV, 2002, 36-76 orr.
  • "El siglo II a.C.: entre la continuidad y el cambio". Non: GÓMEZ PANTOJA, J. (arg.): Historia Antigua (Grecia y Roma). Madrid: Ariel, 2003; 419-462 orr.
  • "Senadores y caballeros hispanos de época flavia". Non: RODRÍGUEZ NEILA, J.F.; MELCHOR, E. (arg.): Poder central y autonomía municipal: la proyección pública de las élites romanas de Occidente. Cordoba: Universidad de Córdoba, 2007; 185-209 orr.

Nafarroaren eta bere inguruko lurraldeen testuinguru zehatzagoetara ere gerturatu ditu ikerketak, halaber, Antzinate Berantiarreko kronologian ere barneratuz; bere argitalpenek aditzera eman lez:

  • "Una nueva inscripción cristiana en Cascante", Príncipe de Viana; 112. Iruña: Nafarroako Foru Erkidegoa, 1998, 514-519 orr.
  • "Las raíces de Navarra en la Antigüedad". Non: DEL BURGO, J.I. (koord.): Vascos y navarros en la Historia de España. Iruña: Laocoonte, 2007; 53-64 orr.
  • "Navarra, Aquitania y la Galia en la Antigüedad tardía". Non: ANDREU PINTADO, J. (arg.): Los vascones de las fuentes antiguas: en torno a una etnia de la Antigüedad peninsular. Bartzelona: Universidad de Barcelona, 2009; 291-299 orr.
  • "Navarra en la Antigüedad tardía (siglos III-VII)". Non: NAVARRO SANTANA, F.J. (arg.): Nueva Historia de Navarra. Iruña: Eunsa, 2010; 89-117 orr.

Azkenik aipagarri, Penintsula Iberikoa Erromako Errepublika eta Printzerri garaien artean gobernatu zuten senatuko magistratuei buruzko 200 artikulutik gora ere idatziak ditu entziklopediako kolaborazio lez, Diccionario Enciclopédico de la Hispania Antigua-rako (Madrid: Akal, 2005).

Beti ere aipatu ikergai nagusiak ardatz lez harturik, doktorego kurtsoak emateaz bat, parte-hartze handia izan du gehienetan Nafarroako Unibertsitatean kokatu izan diren bilera zientifikoen eta bestelako kurtso, seminario eta ikasketa zikloen antolakuntza eta koordinazioan.