1946ko abenduaren 9an Errenterian (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Erdilaria. Eibarren jokatu ostean, Athleticen bigarren taldean sartu zen, baina lehen taldearekin ez zuen Lehen Mailan debuta egin. Kopako partida bakarra jokatu zuen, 70 / 71 denboraldian. Zuri-gorri gisa Kopako txapeldun izan zen 72 / 73 denboraldian. Bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena, ordea, Burgosen eman zuen, eta bertako kamiseta zortzi denboralditan defendatu zuen, horietako lau -76/77tik 79/80ra- kategoria gorenean.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)
