1823ko apirilaren 21ean Donostian jaiotako negozio gizon eta finantzari gipuzkoarra. Espainiako Errege Akademia Ontzigintzan graduatu zen eta 25 urterekin Donostiatik Ameriketara abiatu zen. Baltimoreko jesuiten ikastetxean irakasle izan zen. 1855ean “Mora y Navarro” banketxea sortu zuen eta negozioen munduan pertsonaia izatera iritsi zen. New Yorkeko lehen trenbide jasoa eraiki zuen, eta bere bizitza hiriaren historiarekin lotuta geratu zen. 1882an amaitu ziren Spanish Flats lehen etxe orratzak, seigarren eta zazpigarren etorbideen artean, berak egin zituen. Egin zituen negozioen artean, Brasil-New York lurrun linea aipa daiteke. Hiri honetan hil zen, 1909.Mariano(e)ko otsailaren 2an.
ESTORNÉS LASA
ESTORNÉS LASA
