Instrumentugilea

Navarro Antia, Toribio

1878ko apirilaren 15ean Urretxun jaiotako organista eta konpositorea. 1946ko maiatzaren 25ean hil zen.

Aitaren eskutik hasi zen musikan, Jeronimo Navarro, Uncastillokoa (Zaragoza) eta Urretxuko organo-jotzailea 1864tik. Toribiok aitaren lekua hartu zuen organo horretan 17 urte besterik ez zituenean. Juliana Ibargurenekin ezkondu zen 1903an, eta berrogei urtez izan zen bertako parrokiako organo-jole, 1935ean Donostiako Jesuiten elizako organo-jole izatera igaro zen arte. Halaber, Udal Musika Bandaren zuzendaria izan zen, eta musika-pedagogo handi gisa gogoratua izan zen. Organoa jotzen ari zela hil zen Donostiako Jesuiten Elizan, eta Urretxun lurperatu zuten.

  • LEIÑENA P.: Navarro Antia, Toribio. In Casares E. (zuz. ), Diccionario de la música española e hispanoamericana (vol. 7, 3.or. 995). Madril: SGAE, 2000.
  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/NAV-04. Toribio Navarro Antíaren datu biografikoak.