1942an Donostian jaiotako piano-jotzaile gipuzkoarra.
Bere jaioterriko Udal Musika Kontserbatorioan hasi zituen piano-ikasketak García Piudo irakaslearekin, eta karrera amaierako lehen sariak eta ganbera-musika lortu zituen. 1958an Paulino Caballero Fundazioaren beka bat jaso zuen; Parisera joan zen eta Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Pierre Pasquier, Lelia Gousseau eta Blanche Bascourreten ikasleen artean, lehen sariak eta hainbat domina lortu zituen. 1966an itzuli zen eta "Escuelas Virtelia" Saria lortu zuen, "María Canals" Nazioarteko Piano Lehiaketan, Bartzelonan. Frantzian eta Penintsulan zehar aritu da errezitaldietan.
