Militarrak

Muxika, Miguel de

XV. mendeko gipuzkoar militarra, ordiziarra. Pedro de Vera jeneralari lagundu zion Kanaria Handira egindako espedizioan, Errege Kintoen hartzaile gisa. Eginkizun hori betez, Errege Altxorrerako Gualdarko erregearen hondakinen bostena hartu zuen bere gain. Ordiziara itzuli zen hirurehun baleztari jasotzera, eta haiekin ekin zion Ajodarko erasoari uharte hartan.