Historialaria. Donostian 1925ean jaioa, 1997ko maiatzaren 16an zendu zen.
Apaiza, Institutuko eta Seminarioko irakaslea, Donostiako "scoutt-en" sortzailekidea eta lehen kapilaua. Donostiaren iragana ez ezik, eskualdeko herriena ere aztertu du, eta lan hau Donostiako Aurrezki Kutxak argitaratutako zenbait monografiatan islatu du. Horien artean aipatzekoak dira Hernani, Anzuola, Uzarraga eta Elosua; Aia, Laurgain, Elkano, Aiako Alzola, Urdaneta, Santiago eta Usurbilgo San Pedro; Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Aldizkariko eta Donostiako Historia Azterlanen Aldizkariko kolaboratzailea, tokiko historiari eta elizaren historiari buruzko zenbait lanekin. 1973an Santa Maria argitaratu zuen, Donostiako basilikari buruzko monografia. 1978an, bere jaioterriari buruzko monografia zabala argitaratu zuen Donostian. Halaber, Donostiako San Martin auzoari buruzko lan baten egilea, Donostia, 1986.