Politikariak eta Kargu publikoak

Murua Rodríguez de Paterna, Antonio María

Gipuzkoar nortasuna, Donibane Lohizunen (Lapurdi) 1869an jaioa eta Donostian 1931n hila. Bergarako Murua familiako kidea, Larizko I. kondea sortu zen; Maltako zalduna zen eta Pio X. eta Benedikto XV.a aita santuen kapa eta ezpata zalduna. Zuzenbidean doktorea, Gipuzkoako ahaldun nagusia eta senataria izan zen. Diputatu probintziala, Azpeitiko barrutian, 1905eko apirilean.