Politikariak eta Kargu publikoak

Murua Arregui, Imanol

Gipuzkoar nortasuna, Zarautzen 1935ean jaioa, familia abertzale batean. 2008ko maiatzaren 17an hil zen, 72 urte zituela.

EAJren prokuradorea Gipuzkoako Batzar Nagusietan (Urolako barrutian), 1983ko maiatzaren 8ko hauteskundeetan aukeratua. Zarauzko alkatea lehenago. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailburua izan zen 1985eko urtarrilera arte. Orduan, Gipuzkoako ahaldun nagusi izendatu zuten, Jose Antonio Ardanzaren ordez. EAko legebiltzarkide hautatua Gipuzkoan, 1986ko azaroaren 30ean Eusko Legebiltzarrerako egindako hauteskundeetan. 1987ko ekainaren 10ean egindako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan EAko Gipuzkoako batzarkide hautetsia izan zen eta berriro ere ahaldun nagusi izendatu zuten.