Futbola

MURILLO VEGA, Luciano

«Murillo I». Futbolaria. Torrecilla de la Tiesan (Caceres) jaio zen 1941eko otsailaren 14an, eta hiru urte zituela etorri zen Gipuzkoara. Sporting de Herreran hasi zen jokatzen, Sansera joan zen (hiru denboraldi eman zituen bertan) eta Realera egin zuen jauzi 1972an. Sanseko ohiko postutik (eraso erdikoa), ezker hegaleko defentsako postura pasa zen Realean. Donostiako taldeko kapitaina (1978).