Futbola

MURILLO GARCÍA, Ander

1983ko uztailaren 26an Donostian jaiotako futbolaria. Erdiko defentsa edo erdiko defentsa. Antiguokotik zetorren Athleticera heldu zen gazte denboran. Jubenil mailako bi taldeetatik pasa eta denboraldi batez bigarren taldean lehiatu ostean, 01/02 denboraldian eman zuen lehen talderako jauzia. 2001eko azaroaren 24an egin zuen debuta Lehen Mailan, Bartzelona-Athletic partidan (1-2). Orain arte -2007ko otsaila- 134 partida ofizial jokatu ditu Athleticen. Euskadiko selekzioaren topaketa batean parte hartu du.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)