Joxean
Euskarazko idazlea, gidoilaria eta animaziozko zine zuzendaria. Donostian (Gipuzkoa) jaio zen 1957an.
Arte Garaikidearen Historian lizentziatua eta Masterra zineko gidoien idazketan.
1984an Hordago argitaletxeak Parentesiak (etabar) bere olerki liburua kaleratu zuen. Horrez gain, 1992an Susa aldizkariaren separatan ere Begien bizkar olerkia aurkeztu zuen.
XX. mendeko poesia kaierak (Susa argitaletxea, 2001) olerkigintza antologiak alea osoa eskaini zion, eta horren hitzaurrean, Koldo Izagirrek zera idatzi zuen:
"Olerki hauek zerbait esperimenatala daukate, baina ez da huskeria edota gehiegikeria. Testuaren osaera grafikoa kasu honetan ia dauka garrantzirik, Muñozen ausardia estetikoa eskaintzen dizkigun osagaien aukeraketa xehean oinarritzen da. Bere collage horiek ez dira kaligramak, errealitatearen une zehatzak baizik. Horrela, olerki horietan ikuspuntua guztiz garrantzizkoa da. Egileak irakurtzearekin batera interpretazera behartzen gaitu, baina ez gure burua nahastu egin nahi duelako irudi ilunen edo ezkutuko kodeen bitartez" (Gazteleratik itzulpen moldatua).
Orduz geroztik Inazio Mujika Iraolarekin batera haur eta gazteentzako hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste: Akeita gol (2001); Dimitri eta sorgina (2001), Balearekin kantuan (2001), Dimitri eta itsas txakurrak (2001), Urrezko zuhaitza (2002), Perla zuria (2002) eta Urrezko zuhaitza (2002), denak ere Ttartalo argitaletxeak kaleratuak.
1994tik 2006ra bitartean Tipula - Kultur proiektuak enpresan proiektu zuzendaria izan zen, bertan Txabi Basterretxearekin lan egin zuen. Lagun horrekin hainbat lan bideratu zituen, esaterako, Tortolika eta trombon animaziozko luzemetraiaren gidoia eta zuzendaritza. Berau 1999an Kimuak programarako aukeratu zuten. Karramarro uhartea luzemetraia ere beraiek egin zuten eta horri esker 2001ean animaziozko pelikula onenaren Goya saria eskuratu zuten.
Biek Tipula enpresan lanean aritu ziren erakustaldiak eratzen eta diseinatzen, esaterako Komikiak 100 (1996an Antton Olariaga komikilariaren gainean, Gipuzkoako foru Aldundiarene eskutik), Liburutegien hilketa (Gabriel Zelaiaren inguruan), eta Atarian (2000. urtean Donostia hiriaren historiaren gainean, Udalaren diru laguntzarekin). Joxean Muñoz Badu Bada erakusketako komisarioa izan zen, hau da, eleanitza den mundu honetan euskara eta honen bizi iraupenaren inguruko erakusketa. 2012ko azarotik 2013ko otsailera biatrtean ikusgai egon zen Donostiako San Telmo Museoan.
1994, 1995 eta 1996 urteetan zehar Eremuak ekimeneko zuzendaritza taldeko kidea izan zen, Zarauzko hizkuntza gutxituen gaineko nazioarteko Zinemaldian alegia. Era berean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean (1997) epaimahaikidea izan zen, eta 2003an Donostiako Naizoarteko Zinemaldian Zuzendari Berriak sailean.
2006an Donostiako Tabakalera-Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroko zuzendaria izandatu zuten. 2010eko maiatzan kargu hori uzti egin zuen. Urte berean Tipula kultura hedapenerako enpresara bueltatu zen eta bertan lanean airtu zen 2012ra arte.
2012ko abenduan Iñigo Urkulluren Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol saileko sailburuordea izendatu zuten.
- Basqueliterature. Portal de Literatura Vasca. "Muñoz, Joxean". [Kontsulta data: 2012ko ekainak 6].
- Donostiako Zinemaldia. "Joxean Muñoz". [Kontsulta data: 2013ko ekainak 4].
- SALABERRIA, Urkiri. "Joxean Muñoz: 'Estamos escribiendo el guión de Tabacalera'". Euskonews, 356. alea, 2006. [Kontsulta data: 2012ko ekainak 6].