Monarkia eta noblezia

Munibe Idiáquez, Xabier María

Asko dira Peñafloridari eta bere lanari buruzko ikerketak egin dituzten ikertzaileak. Horien artean Narros eta Gregorio de Altube azpimarratu behar dira. Halaber, L. Silvanen La vida y la obra del conde de Peñaflorida (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Donostia, 1971) saiakeran hari buruzko bibliografia oparoa aurki daiteke. Elkarte horrek egindako Historiako lehen seminarioa aitzakia hartuta, Muniberi buruzko ikerketa ugari barneratzen dituen liburuxka bat argitaratu da (Donostia, 1986). Aipagarria da, Munibek Pedro Jacinto de Alavari idatzitako gutunak ardatz hartuta J. I. Tellechea Idigorasek taxututako edizioa: La Ilustración Vasca. Cartas de Xabier de Munibe, conde de Peñaflorida, a P. Jacinto de Alava (Eusko Legebiltzarraren Funts Historikoa, Gasteiz, 1987).