Olerkariak

Muniategi Astorkia, Sabin

Idazle bizkaitarra. 1912ko abenduaren 11n jaio zen Gautegiz-Arteagan, eta 1990eko ekainaren 17an hil zen Errenterian.

Ikasketak Gernikako Aita Agustindarren eskolan burutu zituen. Euskarazko lehen idazlanak Filipinetan bizi zenean burutu zituen (1929-1934). Handik etorri ostean olerkiak idazten jarraitu zuen eta hainbat aldizkari eta egunkarietan lan egi zuen, besteak beste, Euzkerea, Euzkadi, Eguna, Tierra Vasca, Zeruko Argia, Olerti eta Goiz-Argi.

Muñatonen batailoiko kidea zen Gerra Zibiliean, preso hartu zuten eta kartzelaratu, 1940 askatu zuten arte.

1935ean Goiz aize argitaratu zuen, euskarazko olerki liburua. 1970ean Bidean gora kaleratu zuen, olerki bilduma alegia, eta 1990ean Karmel argitaletxeak bere lan guztiak biltzen ditu Olerki guztiak liburuan.

1963an lehen saria eskuratu zuen urtero Olerti aldizkariak antolatzen zuen lehiaketan. Betiko alorrean ere burutu zuen, euskarazko literatura sormenerako "Xalbador" Saria irabaziz (2. sailkatua), 1978an. Era berean, 1982an Ondarroako "Euskal Lore Jokuak" ekitaldian ere saria erdietsi zuen.

Beste itzulpen lana burutu zuen, argitaratu gabea, Miguel Unamunoren El otro, Ni Ez izenburupean.