Atleta gipuzkoarra, Donostian 1959ko uztailaren 26an jaioa. Jesuitinen Ikastetxean hasi zen atletismoan, eskolarteko txapelketetan parte hartuz. Bi aldiz izan zen Gipuzkoako txapeldun Jubenil mailan, hirugarren Espainiako Txapelketetan, pisu jaurtitzaile bezala. Maila absolutuan hirugarren izan zen 1980ko Espainiako txapelketan eta hiru aldiz Gipuzkoako txapeldun. Granadan ospatzekoa zen Espainiako Txapelketarako hautatua izan zen, Gipuzkoa ordezkatuz, pisu jaurtiketaren diziplinan. Geroago, Atletico San Sebastianen aritu zen. 1984an euskal errekorra hautsi zuen 12,84ko denborarekin.
