Txirrindulari gipuzkoarra, Itsasondon 1962ko abuztuaren 22an jaioa. 1979an hasi zen nabarmentzen, Insalus taldearekin, eta hainbat sari irabazi zituen. Besteak beste, sari hauek jaso ditu: Arechavaletako XI. «Uriarte Saria», Antzuolako Uzarragako IV. Igoera, Arantzazuko X. Igoera, Asteasuko IV. «San Pedro Saria», Andoaingo «Ontza» Saria, Zumy Saria XVI. 1985eko uztailaren 25ean egin zen Villafrancako LXII. proban bigarren sailkatu zen; 1985eko Narancoko Igoeran, hirugarren, Orbea taldearekin. 1987ko denboraldian kanpaina oparoa egin zuen Jokin Mujikak. Bere arrakasta aipagarrienak Galiziako Itzulia irabaztea eta Italiako Giroko hamaikagarren postua izan ziren. 1987ko Gipuzkoako kirolaririk onena izendatu zuten bere espezialitatean.
Antonio BENGOECHEA
Antonio BENGOECHEA
