Musikari gipuzkoarra. Hernanin 1905ean jaioa, 1985ean hila.
1939an Winnipeg ontzian erbesteratu zen errefuxiatu talde zabal batekin Valparaisora (Txile). Haur itsuen abesbatza bat eta udal banda sortu zituen Quilpuék. Musika irakaslea izan zen hainbat ikastetxetan eta Santiagoko Unibertsitate Katolikoan, bertan Euzko Etxeko abesbatzak arrakasta handiz abestu zuelarik. Besteak beste, La tranquera eta Rayo de luna konposatu zituen.
Erref. Euskor, zenb. 14, 1986.
