Gipuzkoako balonmanista garaikidea. «Esperanza» taldean hasi zen jokatzen, hamaikako eskubaloian, Realean eta «Amaikak Bat» taldean, beti atezain moduan. Espainiako selekzioarekin jokatu zuen Frantzia eta Portugalen aurka eta Europako konbinatu baten aurka. Entrenatzaile lana «Loyola» jubenil taldearekin hasi zuen, eta Espainiako txapelketara eraman zuen. Ondoren, «Amaikak Bat», «Salleko», «Anoeta» eta «Egia» entrenatu zituen Bilbora joan aurretik. «Egia» Ohorezko Mailara igo zen, eta bi aldiz geratu zen Kopako txapeldunorde. Bilbon, La Salle eta La Casera zuzendu zituen, eta, geroago, Loyola Indautxu, eta Éxito.Bernardo ANAUTekin jarraitu zuen bere
ibilbidea.
ibilbidea.
