Literatoak

Mugica Oyarbide, Quintín

Idazle gipuzkoarra, Idiazabalen 1887ko urriaren 30ean jaioa, Petroliñarena etxean. Ez dakigu noiz hil zen.

Errenterian eta Donostian bizi izan zen. 20 urte baino ez zituela ontziratu zen Ameriketarako. Merkataritza Ikasketak egin zituen. Buenos Aireseko Boletin Americano de Estudios Vascos, Egan, El Bidasoa, Euskaltzaleak eta Buenos Aireseko Herria, Baiona eta Tierra Vascako kolaboratzailea. Katu Abarkaduna lana saritu du Pariseko Euskal Kulturaren Alde erakundeak.