1967an jaiotako atleta gipuzkoarra. Abiadura-lasterkaria eta luzera-jauzilaria. 1985ean, 60 metroko pista estaliko euskal txapeldun geratu ondoren, proba berean irabazi zuen Espainiako junior txapelketan, 7.06rekin, bezperan bere markarik onena egin ostean (6.99). Aire zabalean, bere markak hauek izan ziren: 10.87 (1985) 100 metrotan eta 7,10 (1983) luzera-jauzian.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)
