Gipuzkoako gobernadorea Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian. 1934an, euskal udalen eta botere zentralaren arteko gatazka sortu zenean, ondorengo konponbide formula proposatu zuen:
"Batzorde Kudeatzaileetan sar daitezela probintziako hiriburuetako hiru alkateak, Kontzertu Ekonomikoari dagozkion gai guztietarako, euskal udalerriak premia larrian daudenean deitzeko ahalmenekin. Gobernazio ministroak adierazpen bat egingo duela: ahalik eta lasterren hauteskunde probintzialak deituko dituela".
Udalen Behin-behineko Batzordeak formula hori aztertu eta atzera bota zuen. Zumarragako Asanbladan (1934ko irailaren 2an), berak agindutako indar publikoak bilkura aretoa okupatu zuen, zinegotzi edo alkateek manifestazio txikiena ere ezin egitea eragotziz. Hala ere, José Antonio Aguirrek hau idatziko du:
"Baina, egiaren izenean, ohartarazi behar dut Muga jaunaren jarrera izan zela, kitzikadura kontuan hartuta, gobernari bati eska ziezaiokeen zuhurrena".
Proposatu zuen erdibideko formulak eta, oro har, bere jarrera moderatuak Euskadi eta Euskal Lurraren laudorioak ere merezi izan zizkion.
Erref. J. A Agirrek: Askatasunaren eta iraultzaren artean, Bilbo, 1935.
