Leo de Silka. Rocaverdeko markesaren VI.
Musikari eta politikari liberala. 1857an jaioa eta 1920an hila.
Bere izen artistikoa, Leo de Silka, berea eta bere amarena den Casilda izenarekin osatua. Oso ondo menderatu zuen piano-teknika, eta errezitaldi ugari eman zituen umetatik, arrakasta handiekin. Gipuzkoako diputatu probintziala izan zen Irungo barrutian 1891ko urtarrilean eta 1905etik 1909ra Donostiako alkate. Bere agintaldian ardura handia erakutsi zuen jarduera artistiko-kulturalen inguruan. Caballero de Calatrava 1913an, Gorteetako diputatu hautatu zuten 1914an eta 1916an (liberala). Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen berrezarkuntzan parte hartu zuen, bere bigarren aroan, lehendakaritza hainbatetan betez. "Euskal Batzarre" elkartearen buru ere izan zen, ibilaldi zientifikoak eta landa-askariak egiten dituen elkartea. Gabriel Maria Laffittek dioenez, "Europan zehar ibili zen helburu altruistekin kontzertuak ematen". Arte Ederren Akademiaren sorreran parte hartu zuen. Akademia hori Euskal-Erria kalean dago, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eutsi zion. Gaur egungo Donostiako Udal Musika Kontserbatorioaren aitzindaria izan zen. Ikastetxe horretatik ikasle asko pasatu ziren, eta, gerora, musikaren munduko pertsona ospetsu bihurtu dira. "Revista Vascongada" (1900-) zuzendu zuen, Torremuzquizko Kondearen lekua hartuz. Donostian egin ziren eta ondoren Udal Museoa sortu zuten lehenengo Erakusketen antolatzaile aktiboa.