Politikariak eta Kargu publikoak

Moya Jauregui, Juan Francisco de

Gipuzkoako ahaldun nagusia, hirugarren alderdikoa, 1767ko uztaileko Bergarako Batzarretatik. 1774ko uztaileko Debako Batzarretan berrautatua izan zen, 1776ko uztaileko Getariakoan, 1787ko uztaileko Tolosakoan, 1790eko uztaileko Hernanikoan. Era berean, 1792ko uztaileko Debako Batzarretan, 1794ko uztaileko Getariakoetan, 1801eko uztaileko Zumaiakoetan eta 1804ko uztaileko Tolosakoetan berrautatua izan zen.