Mourenxen 1849ko azaroaren 21ean jaiotako farmazialaria.
Bere osabak 1849an sortutako Biarritzeko "Moreu" farmaziaren jarraitzaile. Biarritzeko Zinegotzia 1877tik 1892ra arte; alkateordea (1892-1895) eta alkatea 1895ean. "Conseiller d'arrondissement" izana eta Merkataritzako Epaitegiko Epailea ere. Instrukzio Publikoko Ofiziala izana; Carlos IIIaren eta François Josephen, Takovoren, Gustave Wasaren, eta Saint-Olaff ordenetako ofiziala izan zen.
Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. >1906).