Sendagileak

Morquecho Palma, Genaro

Idazle eta zientzialari espainiarra, Burgosen 1826an jaio eta Madrilen 1862 urte inguruan hila.

Zientzietan Doktorea eta Farmazian lizentziatua, Tuterako (Nafarroa) Nekazaritza Eskolako zuzendari eta katedraduna izan zen, Tuteran hainbat urtetan biziz. Aranjuezeko Nekazaritza Eskola Nagusiko irakaslea eta Unibertsitate Zentraleko katedraduna ere izan zen (1895). La España Agrícolako Zuzendaria eta Círculo Económico Españoleko idazkaria. Hainbat zientzia-artikuluren eta libururen egilea izan zen, besteak beste honako hauek: Observaciones generales sobre la agricultura Española..., Tudela, 1855; Elementos de Física y Nociones de química..., Pamplona, 1847, eta Principios razonados... de economía rural, Madrid, 1858.