Ipuia

Morillo Grande, Fernando

1974an Azpeitian (Gipuzkoa) jaiotako euskarazko idazlea.

Donostiako Udalak eta Kutxak eratutako euskarazko ipuinen Donostia Hiria sariaren irabazlea, Gudaoste ametsak lanari esker (Kutxa Fundazioa, 1999). Horrez gain, Sexu egunsentiask (Elkarlanean, 2000) gazte giroko eleberria argitaratu du, baita Erraldoi herrena (Alberdania, 2000) saiakera liburua ere, non zientziaren eta poesiaren arteko harremana jorratzen duen. Morillo, gainera, birritan saritu dute CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazioko artikuluen lehiaketan. 2001ean CAF-Igartza literatur sorkuntza beka irabazi zuen.