Saskibaloia

Moreno Zaldibar, Elena

Saski baloiko gipuzkoar jokalaria, Donostia hirian 1959ko azaroaren 13an jaioa.

Donostiako Uliako Gimnastikan (1972-1973) hasiera ikaragarri bikainak izan ondoren, donostiar hiriburuko Club Medinara doa (1974-1975). Uliako Gimnastikako jokalaria izanik 1973an, hamalau urterekin, 2. Mailako Nazio Ligan estreinatzen da. 1977tik 1980ra bitartean, Donostiako Juven taldean jokatzen du.

Kirolari bezala bere heldutasuna klub biren artean banatzen du: C. B. Donostia (1980-1981 eta 1985-1990) eta Vigoko Celta (1981-1985). Urte horietan zehar parte hartzen duen taldeek arrakasta handiak lortzen dituzte eta 1981-1982 Vigoko Celtarekin 1.Mailako Liga txapelketa eta Erreginaren Kopa irabazten ditu, 1982-1983 denboraldian Ligako txapeldunorde dira eta Erreginaren Koparen txapeldun ere ateratzen dira; 1983-1984an berriz ere 1. Mailako Ligako Txapeldunorde eta Erreginaren Koparen txapeldun eta 1984-1985 denboraldian, Vigoko Celtan egiten duen azken urtean, berriz ere Erreginaren Koparen txapeldunorde dira. 1985. urtean bere jaioterrira itzultzen da eta C.B. Donostian (1985-1986 eta 1987-1990) eta 1. B (1986-1987), jokatzen du. 1990ean, saski baloian hamazazpi urte emanez, lehiaketa utzi egiten du.

Sei aldiz gazte internazionala, 17 aldiz juniorra, 24tan unibertsitarioa eta 36 aldiz seniorra izan da Espainiako Saski Baloiko Selekzioarekin. 1976an espainiar selekzio gaztearekin jokatzen du Szecsinen (Polonia) ospatutako " I. Gazte Europar Lehiaketan", eta 1977an Dimitrograven (Bulgaria) ospatutako emakumezkoen saski baloiaren europar lehiaketan, 1978an Alemaniako Wolffenbuttel europar aurrekoan, 1980ko apirilean "Euskadiko Lehen Selekzioko" emakumezkoen saski baloiko kapitaina izan zen Donostian ospatu zen eta bere kirol-ibilbide guztian unerik bihotzekoenetarikotzat gogoratzen duen Euskadi-Mexiko lagunarteko partiduan. 1983an Trevison (Italia) ospatutako europar aurrekoan; 1984an Zagreben (Jugoslavia) Europako XIX Txapelketan eta 1985ean All-Starsen.

Bukaresten (Rumania) ospatutako unibertsiadatan parte hartzen du 1981ean eta Edmontonen (Kanada) 1983an.

Bere ibilbide guztian zehar askotako aipamenak jasotzen ditu:

  • 1977ko Gipuzkoako kirolaririk hoberena.
  • Gipuzkoako saski baloian Jokalaririk Hoberena (1978-1979-1980 eta 1981)
  • Gipuzkoako jokalari seniorrik hoberena (1978)
  • Espainiako jokalari juniorrik hoberena (1979)
  • Erreginaren Kopako Jokalaririk Hoberena (1984)