Sendagileak

Morbieu Barbaste, Alfred François Xavier

Medikuntzan doktorea (Saint-Etienne de Baigorri, Cize, 1835; Saint Palais, 1909).

1875etik Medikuntza Akademiako kide urgazlea. Lurdeseko mirarien egiaztapenetarako Bulegoko aditua. Euskalduna, izaera hori izatea gaixoak eta euren minak ezagutzeko ezinbestekoa zela uste zuen eta berezitasunez zaindu izatera animatzeko, garai hartan oso arraroa baitzen. Behe Nafarroan garrantzitsuak ziren kasuei buruzko mediku-artikuluen egilea zen, bereziki agoteei buruzkoak. 1870ean Saint Palais eta inguruetan lan egin zuen, oinez edota zaldiz ibili eta horretara herria sakonetik ezagutzea ahalbidetuz.