Atletismoa

MORÁN PERIBÁÑEZ, Cristina

1966ko uztailaren 11n Donostian jaiotako atleta. Euskadiko I. Maratoian parte hartu zuen (1978. urtean), Donostiako Atletico taldearen ordezkari gisa, hamabi urte zituela, eta 620. postuan iritsi zen 1.518 sailkatuen artean. Berrogeita bi kilometroko ibilbidean 4 ordu, 3 minutu eta 56 segundo behar izan zituen.