Saiakera-idazle

Morales Oliver, Luis

1895ean Pasai San Pedron jaiotako saiogile eta katedradun gipuzkoarra. 1982an hil zen.

Letretako lizentziaduna eta doktorea Madrilgo Unibertsitatean, 1940an Espainiako Hizkuntza eta Literaturako katedraduna da Sevillako Unibertsitatean, eta 1948tik Madrilekoan. Liburutegi Nazionaleko zuzendaria ere bada 1948tik 1957ra. Bere lan ugarien artean hauek nabarmenduko ditugu: Arias Montano eta Flandesko arazo politikoa; Santo Tomasen unibertsaltasuna; Don Quixoteren munduaren poetizazioa; Literaturaren kontzeptua; Quevedoren poesia erlijiosoa; Arias Montano eta Felipe II.aren politika Herbehereetan; Hizkuntzalaritza eta Ortografia; Arimaren erdigunea Karmeldarren inguruko mistikan; Arimaren muina eta esentzia.