Arkitektoa. Sevillan jaio zen, 1858an, eta Rio de Janeiron hil, 1928an (Brasil).
Luis Aladrenekin batera, Donostiako Kasinoa diseinatu zuen, 1882-1887 artean, eta baita Donostiako zezen-plaza ere. 1882 eta 1914 artean, krokis eta marrazki ugari egin zituen, eta Euskal Erria aldizkarian hainbat artikulu argitaratu, donostiar eta gipuzkoar gaien inguruan. Halaber, Donostiako planoa marraztu zuen 1882an, aldizkari horretan ere agertu zena.