Instrumentugilea

Montes Astigarraga, José Ignacio

Txistulari gipuzkoarra, 1931n jaioa eta Errenterian 1979an hila.

Ansorenaren ikasle, Goizaldi taldearen sortzaile eta presidente, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Gipuzkoako ordezkari, Euskal Dantzarien Biltzarreko zuzendaritzako kide eta Gipuzkoako Foru Aldundiko klarinete-joleen bandaren zuzendari izan zen. 1982az geroztik, txistulari bakarlarientzako lehiaketa egiten da urtero Donostian, bere izena daramana.