Margolari miniaturista, Europako garrantzitsuenetakotzat jotzen dena. Donostian jaio zen, 1918ko ekainaren 5ean, baina ez dakigu noiz hil zen.
Irungo Mariaren Lagundiaren Ikastetxean egin zituen lehen ikasketak. Magisteritza eta pintura ere ikasi zituen Mirakruzeko Jasokundean. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Eskolan, Moises maisuaren ikasle gisa jarraitu zituen ikasketak. 1940ko Lehen Arte Erakusketa Nazionalean, Ohorezko Aretoa izan zuen. 1947an Madrilgo Marabibi aretoan egin zuen erakusketa. Bere miniaturak egiteko, marfila punteatu behar du, akuarelaz, pintzelaz egindako marrazketa zuzenaren gainean. Bere lan oso original gisa aipatzen dira, El baños, Retrato de Concha Espina, Mercado de esclavas, Virgen con el niño, La espera, Adoración de los pastores, Ramón y Cajal, etab. Erref. Diccionario Biográfico Español Contemporáneo.
