1973ko urtarrilaren 1ean Donostian jaiotako baritono gipuzkoarra.
Donostiako Orfeoiaren eskolan hasi zen kantua ikasten, Almudena Ortegarekin. Ondoren, Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolara joan zen, eta han Ana Higueras eta Fernando Turinarekin jarraitu zituen ikasketak, eta handik Sofia Erregina Eskolara. 2003an Angeles Chamorrorekin perfekzionatzen zen.
Donostiako Musika Hamabostaldian abestu du. 1999an egin zuen lan lehen aldiz Zarzuela Antzokirako, La corte del Faraón obran. 2000ko maiatzean egin zuen debuta Teatro Realen, La forza del destino lanarekin, eta ondoren Il trovatore eta El caballero de la rosa de Strauss obretan parte hartu zuen Maestranza Antzokian.
2000ko martxoan Celos afemina amor operaren mundu mailako estreinaldian kantatu zuen, Guadalajaran, Mexikon.
Espainiako Konpainia Lirikoko bakarlaria da, eta interpretatu dituen zarzuelen artean honako hauek nabarmentzen dira: La parranda, La revoltosa, La verbena de la paloma, Katiuska, La tabernera del puerto, Black el payaso eta La rosa del azafrán.
Bere azken konpromisoen artean, Malagako Cervantes Antzokian Manon abesteko gonbidapena jaso du.
Hainbat disko grabatu ditu, horien artean Maria Blanca de Vidal.