Lekaide eta lekaimeak

MONESCILLO VISO, Antolin

Prelatu eta idazle espainiarra, Corral de Calatravan (Ciudad Real) 1811n jaioa eta Toledon 1897an hila. Kalagorriko apezpikua (1861) eta Jaengo apezpikua (1865), Valentziako artzapezpikua (1877) eta Toledokoa (1892). Isabel II.aren eta Alfontso XII.aren erregealdietan Gorteetako diputatu izan zen behin baino gehiagotan. Karlista, Bizkaian senatari izan zen 1871n. Espartero jeneralaren diktaduran (1840-1843) Donostian konfinatuta egon zen (Gip. ). Besteak beste, «La Cruz» eta «El Altar y el Trono» argitalpenetan kolaboratu zuen.