1907an Bergaran jaio eta 1966ko apirilaren 7an Madrilen hil zen antzerkigile eta nobelagile gipuzkoarra.
Zuzenbidean lizentziaduna, Valentzian lan egin zuen, eta batez ere literaturarako grina izan zuen, bereziki antzerkirako grina. Gerraosteko autore tipikoa, gerratik atera berria zen burgesia baten gustuekin guztiz bat zetorren antzerkia egiteko modua landu zuen. Antzerki hutsal eta dibertigarria, beraz, antzerkiko aditu eta kritikari askoren aldeko laudorioa eta kritika merezi izan zituen. Bere ekoizpen eszenikoen artean Una mujer del siglo XX, Ella, él y un pobre hombre eta Palace Hotel azpimarratu ditzakegu. Zenbait eleberri idatzi zituen, eta horien artean Barrio de Salamanca eta El amor tiene antiaju de sol aipatuko ditugu.
